13:04

Krisi Ekonomikoa 2020

Bizkaiko patronala

Soldatak eta lanaldia mantentzeko eskatu die Cebekek enpresei

Erredakzioa

Makroekonomiari dagokionez, beste hainbat erakundeek egindako aurreikuspenenik bat etorri da Cebek. Bizkaia % 1,8 haziko da aurten eta 4.000 lanpostu sortuko ditu, patronalaren arabera.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langileen soldatak eta lan-egonkortasuna mantentzeko eskatu die Cebek Bizkaiko patronalak enpresei. Horrekin batera, lanaldiaren kudeaketan “malgutasuna” bultzatzeko gomendioa ere luzatu die.

Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak agerraldia egin du Bilbon, 2015. urteari begira aurreikuspenak aurkezteko.

Makroekonomiari dagokionez, beste hainbat erakundeek egindako aurreikuspenenik bat etorri da Cebek. Bizkaia % 1,8 haziko da aurten eta 4.000 lanpostu sortuko ditu, patronalaren arabera.

Bizkaiko enpresei egindako galdeketan ere, datu positiboak. Enpresa-buruen % 36k uste dute jarduerak gora egingo duela. % 50k, aldiz, bere horretan jarraituko dutela nabarmendu dute.

Cebekek gutun bat bidali die bazkide diren enpresa guztiei. Horretan, ahal den kasuetan hitzarmen sektorialak negoziatu eta sinatzea gomendatzen die enpresei. ELA eta LAB sindikatu abertzaleak, berriz, enpresetako hitzarmenen aldekoak dira.

Hortaz, enpresei langileen soldata eta lanaldia bere horretan mantentzeko eskatu die, beti ere “malgutasuna” bultzatuz.

Lan-hitzarmena ez duten alorretan ere, Cebek soldata mantentzeko gomendatu die enpresa-buruei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena