Krisi Ekonomikoa 2020
EAE
Erredakzioa
Ogasun sailburuak uste du hazkundea "egonkorra eta mantsoa” izango dela datorren urtean, ekoizpen sektore guztiek gora egingo duten arren.
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburuak uste du EAEk nahikoa indar duela 2015ean % 2ko hazkunde ekonomikoa lortzeko, egoera berri batean dagoela iritzita. "Horretarako balioa dugu, prestakuntza duten pertsonak, eta inbertsioa I+G+b alorretan, gure ekoizpen sareari balio erantsia ematen diotenak", gaineratu du.
Horren harira, Ogasun sailburuak uste du hazkundea "egonkorra eta mantsoa" izango dela datorren urtean, ekoizpen sektore guztiek gora egingo duten arren. Eraikuntzak ere gora egitea espero dute, azken zazpi urteetan beheraka egin eta gero.
Gatzagaetxebarriak Bilboko Arte Eder Museoan egin ditu adierazpenok, aseguruen bitartekaritza foroaren irekiera ekitaldian. Aurreikuspen hori egiteko, apiriletik ekainera arteko datuekin egindako txosten batean oinarritu da sailburua.
Hala ere, Jaurlaritzaren ordezkariak Europako eta munduko ekonomiak ez aurrera ez atzera egiteak duen arriskuaz eta "inflazio baxuaz" ohartarazi du.
"Txarra da inflazio baxua izatea. Deflazioan ez gauden arren, urte arteko hazkunde negatiboa izan dugu. Orain % 0,1eko urte arteko hazkundea dugu EAEn, baina Espainiako ekonomian % 0,2 negatiboa izan da, eta horrek enpresa txiki eta ertainen inbertsioak geldiarazten ditu. Egoera horixe da, eta zuhurrak izan behar dugu", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa