11:27

Krisi Ekonomikoa 2020

Bigarren hiruhileko datuak

Alemaniak eta Frantziak euroguneko ekonomia geldiarazi dute

Erredakzioa

Frantzian ez da hazkunderik izan eta Alemania eta Italiako Barne Produktu Gordinek % 0,2 egin dute atzera apiriletik ekainera bitartean.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantzia, Alemania eta Italiako ekonomiek egun duten egoerak euroguneko ekonomia geldiarazi du urteko bigarren hiruhilekoan.

Frantzian ez da hazkunderik izan, eta Alemania eta Italiako Barne Produktu Gordinek % 0,2 atzera egin dute apiriletik ekainera bitartean.

Espainian, Portugalen eta Herbehereetan puntu erdi igo arren, ekonomia horiek ez dira nahikoa izan eurogunea bultzatzeko. Beraz, eurogunean ez da hazkunderik izan urteko bigarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuta. Europar Batasuneko 28 herrialdeen datuak hartuta, % 0,2 hazi da ekonomia, Eurostat erakundeak jakitera eman duenez.

Frantzia eta Alemania garrantzitsuak dira euskal ekonomiarako, Euskal Autonomia Erkidegotik herrialde horietara esportatzen baita gehien. Euskal ekonomian horrek izango duen eragina aztertzeko, baina, denbora gehiagoko joera aztertu behar da, SPRIk aditzera eman duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena