Krisi Ekonomikoa 2020
Gobernu bilera
Erredakzioa
'Lehen Aukera' programak 5 milioi jasoko ditu; etengabeko formakuntzak 19 milioi, eta ekonomia soziala bultzatzeko 3,27 milioi aurreikusi dituzte.
Eusko Jaurlaritzak enplegua sustatzeko 27 milioi euroko diru-laguntzak onartu ditu astearte honetan. Zehazki, etengabeko formakuntza, gazteen kontratazioa eta ekonomia soziala bultzatzea izango dute helburu.
Gobernu bileraren ondoren egin duen agerraldian, Juan Maria Aburto Enplegu sailburuak laguntza horien berri eman du. Aburtok adierazi duenez, gazteen enplegua sustatzeko 'Lehen Aukera' programak 5 milioi jasoko ditu. 16 eta 24 urte bitarteko gazteei dago egitasmoa zuzenduta, eta 1.800 gazte inguruk izango dute ‘’lehen lan-eskarmentua’’, Aburtok adierazi duenez. Lanbidek kudeatuko du programa, eta gutxienez sei hilabete kontratuak egingo dituzte.
Bestalde, etengabeko formakuntza bultzatzeko 19 milioi aurreikusi ditu Jaurlaritzak, lanean dauden pertsonei zuzenduta. Hobetuzek kudeatuko du azken hau.
Halaber, ekonomia soziala eta elkartasuna indartzeko asmoz, 3,27 milioi euroko laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa