Krisi Ekonomikoa 2020
Bisita Egile taldeari
Erredakzioa
Enpleguan ere "norabide aldaketa positiboa" eman dela nabarmendu du lehendakariak.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Mendaroko Egile enpresan. EFE
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, euskal industriak "suspertze zantzu argiak" ditu, "poliki-poliki konfiantza eta baikortasuna itzultzen" ari baitira.
Urkulluk Mendaroko (Gipuzkoa) Egile konpainia bisitatu du gaur, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuarekin batera. Konpainia horrek hainbat osagarri ekoizten ditu Suitzako neutroi azeleragailurako.
Hitzaldian, Urkullu baikor agertu da, industria ekoizpenaren adierazleak zenbaki positiboak agertu baititu otsailean (% 1,5), apirilean (% 2,5) eta maiatzean (% 1,2), 24 hilabetez zenbaki gorritan izan eta gero.
Gainera, enpleguan ere "norabide aldaketa positiboa" eman dela nabarmendu du, "kontratazio gehiago" daudelako, "industriaren sektorean ere bai".
"Enpresa gure gizartearen aurrerapenaren, ongizatearen eta bizi kalitatearen oinarria da. Sinestu eta babestu egiten ditugu enpresa, osatzen duten pertsonak eta haren proiektu eta egitasmoak", adierazi du Urkulluk, eta enpresek Eusko Jaurlaritza "alboan" izango dutela hitz eman du.
Horren harira, konpainien inguruko iritziak, eskabide-zorroei begira, "hobera" egin dutela adierazi du, eta amaitutako baina saldu gabeko produktuen stocka "murritzagoa" dela esan du. "Produkzioaren norabidearen inguruko aurreikuspenak baikorragoak dira eta produzitzeko gaitasunaren erabilera altuagoa da", azpimarratu du.
Teknologia eta lana
Urkulluk adierazi du "teknologia, garapena eta berrikuntza beharrezko erremintak" direla, "baina ez nahikoa". "Sekretua lana, iniziatiba eta nekea formulan dago", gehitu du. Lehendakariaren ustez, "proiektu guztien motorra partekatutako konpromiso pertsonala da".
"Enpresari eta industriari" emandako babesa berresteko, asteartean bere Gobernu Kontseiluak onartutako bi erabaki "garrantzitsu" aipatu ditu Urkulluk: batetik, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren sorrera eta, bestetik, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza programak bultzatzeko 54 milioi euroko diru-laguntzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa