Krisi Ekonomikoa 2020
Langabezia-datuak
Erredakzioa
Martxoan baino 75 langabe gutxiago (% 0,04 gutxiago) zenbatu dituzte EAEn apirilaren amaieran, eta guztira 178.073 langabe daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Euskadin ez da enplegu garbirik sortuko 2015. urtera arte, gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez. Gaur argitaratutako langabezia-datuak Jaurlaritzaren aurreikuspenekin bat datozela gaineratu du.
Martxoan baino 75 langabe gutxiago (% 0,04 gutxiago) zenbatu dituzte EAEn apirilaren amaieran, eta guztira 178.073 langabe daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lan Ministerioak zabaldu berri dituen datuen arabera, Espainiako Estatu osoa aintzat hartuta, EAEn murriztu da gutxien langabezia 2014ko laugarren hilean.
Erkorekak Jaurlaritzaren "gardentasuna eta argitasuna" azpimarratu ditu, "aspaldi esan genuelako 2013 eta 2014. urteak oso gogorrak izango zirela". "Gaur Espainiako Gobernuak argitaratu dituen datuek gure aurreikuspenak berretsi dituzte", erantsi du.
Urteko lehenengo hiru hilabeteetan, Lanbiden izena emanda duten langabeen kopuruak behera egin duela eta Barne Produktu Gordina % 0,3 hazi dela nabarmendu du Erkorekak.
Horren harian, 2014. urtean Euskadiko Barne Produktu Gordina % 1 haziko dela aurreratu du, eta enplegu tasa "egonkor" mantenduko dela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa