Krisi Ekonomikoa 2020
Europar Batzordearen txostena
Erredakzioa
Rajoyren Gobernuak gizarte arazoei aurre egin behar die, esaterako langabezia tasa altuari, eta lan merkatuan erreforma gehiago egitea aholkatu dio Europar Batzordeak Espainiari.
Oli Rehn. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Europako Batzordeak ekonomiari buruzko txostena kaleratu du asteazken honetan, eta Espainia gehiegizko desorekak dituzten Europako herrialdeen zerrendatik atera du. Batzordearen iritziz, Espainiak doikuntza garrantzitsuak egin ditu 2013an. Dena den, oraindik ere dituen arriskuez ohartarazi dio Espainiari eta lan merkatuan erreforma gehiago egitea aholkatu dio.
"Iaz, hainbat alorretan atzemandako desorekak bide onean daude, eta ekonomiaren hazkunde positiboak arriskuak murriztu ditu", Europako Batzordeak Espainiako ekonomiaz egindako txostenean azaldu duenez.
Espainiako desoreka makroekonomikoak gutxituz joango dira Europako Batzordearen esanetan, baina "arriskuak hor daude" eta hazkunderako eta finantza egonkortasunerako oztopo gisa aipatu ditu zor publiko eta pribatu altua eta langabezia tasa altua.
Hori dela eta, lan merkatuan erreforma berriak egiteko eta zor maila murrizteko ahalegina egiteko eskatu dio Bruselak Espainiari.
Espainia dagoeneko ez dago gehiegizko desoreka duten Europako herrialdeen zerrendan, baina Europako Batzordeak gertutik jarraituko du Espainiaren jarduna Europar Batasunak egindako gomendioak betetzen dituela egiaztatzeko.
Datorren ekainean argitaratuko ditu Europak ildo berriak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa