17:10

Krisi Ekonomikoa 2020

Espainiaren azken txostena

NDFk finantza-baldintzen hobekuntza 'erradikala' nabarmendu du

Erredakzioa

Halere, oraindik "erronka garrantzitsuak" geratzen direla azpimarratu du, eta susperraldi ekonomikorako atzerabideen artean "enpresen kredituaren etengabeko kontrakzioa" sartu du.

  • Christine Lagarde

    Christine Lagarde NDFko zuzendaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) ostegun honetan azaldu duenez, Espainiak "era irmoan" bete ditu duela gutxi amaitutako bankuen sistema erreforma programan adostutako neurri guztiak. Halaber, 2012ko uztailetik  finantzaketa baldintzak hobekuntza "erradikala" izan duela azpimarratu du.

"Finantza baldintzak era erradikalean hobetu dira, Espainiako bankuek hartutako maileguen arrisku-sariak eta zor subiranoa % 75 jaitsi dira, eta akzioen balioa % 50 baino gehiago igo da, adierazi du NDFk, erreforma programaren azken txostenean (bosgarrena).

Halere, oraindik "erronka garrantzitsuak" geratzen direla azpimarratu du, eta susperraldi ekonomikorako atzerabideen artean "enpresen kredituaren etengabeko kontrakzioa" sartu du.

"Faktore askoren" erantzuna dela azaldu du, "eskari txikia, atzeraldiaren erdian ez ordaintze arrisku handia, eta, partzialki, oso zorpetuta dagoen sektoreak zorrak kentzea behar " duela.

Horregatik, "dibidenduen muga 2014ra" luzatu behar dela azaldu du, eta "bankuei merkatuak aprobetxatuz core capital (kalitate maximoko kapitala) eraikitzera" animatu behar zaiela.

Higiezinen sektoreari dagokionez, Christine Lagarde zuzendariaren organismoak esan du etxebizitzen prezioak "egonkortzen" hasi zirela, burbuilak eztanda egin zuenetik % 30 eta % 40 erori ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena