10:35

Krisi Ekonomikoa 2020

Aurreikuspena

Espainiako ekonomia % 1 haziko da 2014ean, De Guindosen arabera

Erredakzioa

Gobernuak % 0,7 hazkundea aurrikusi zuen hasiera batean. Gainera, enplegu garbia, krisialdia hasi zenetik lehenengoz, sortuko dela iragarri du.

  • ''Momentu latzak bizi izan ditugu. Espainia porrot egiteko zorian egon zen'', esan du ministroak. EFE

    "Momentu latzak bizi izan ditugu. Espainia porrot egiteko zorian egon zen", esan du ministroak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak gaur, asteartea, esan duenez, Espainiako ekonomia % 1 haziko da aurten. Hasiera batean, Gobernuak % 0,7 hazkundea aurrikusi zuen.

Gainera, enplegu garbia, krisialdia hasi zenetik lehenengoz, sortuko dela iragarri du, "Gobernuaren erreformei esker", baina onartu egin du asko dagoela egiteko oraindik langabezia tasa % 26koa delako.

"Une gogorrak bizi izan ditugu. Espainia porrot egiteko zorian egon zen, eurogunearen etorkizunerako arazo larrienetako bat izan zen", onartu du De Guindosek Bruselan Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako (NFD) zuzendariarekin eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin batera egindako hitzaldi batean.

"Albiste on bat badago: 2014ean % 1eko hazkundea izango dugu orain dela sei urte krisialdia hasi zenetik lehengoz, eta enplegu garbia sortuko dela datozen hiruhilekoetan", ziurtatu du De Guindosek.

Halere, Ekonomia ministroak onartu duenez, "zailtasunez betetako bide luze eta zail baten hasiera besterik ez da; Espainiak oraindik % 26ko langabezia tasa duela da zailtasunik garrantzitsuena".

Ondoren hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, De Guindosek azaldu du Gobernuaren aurrikuspenak 2014rako (% 0,7ko hazkundekoa) ez da modu ofizialean berraztertuko apirilera arte, alegia, egonkortasun plana aurkeztu arte.

Gainera, nabarmendu duenaren arabera, "2013ean izan dugun ibilbidea hasiera batean aurrikusita genuena baino hobea izan da, eta 2014. urte hasieran hartutako joera aurrikusitakoa baino hobea da. Hori errealitatea da", azpimarratu du.

Enpleguari dagozkion aurrikuspenekin, gainera, gauza bera gertatzen da; iragarri duenez, EPAko datuak hobetuko omen dira eta, lehenengoz, enplegua sortuko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena