Krisi Ekonomikoa 2020
Krisia Fagorren
Erredakzioa
Fagor Etxetresnak kooperatiba, berandu jota, asteazkenean sartuko da hartzekodunen konkurtsoan. Fagor ixtearen kalteak jasango dituzten langileek giza katea egin dute Arrasaten.
Fagorren Kontseilu Errektoreak gaur erabakiko du Edesaren etorkizuna. Argazkia: Efe
Informazio gehiago (1)
Fagor Etxetresnak kooperatibaren Kontseilu Errektoreak bilera du gaur arratsaldean Edesaren etorkizunaz behin betiko erabaki ofiziala hartzeko, asteburuan hainbat bileratan egoera aztertu ostean. Gainera, beranduenera, asteazkenean iragarriko omen du hartzekodunen konkurtsoan sartu dela.
Bilera arratsaldean izango denez, baliteke kooperatibaren erabakiaren iragarpena atzeratzea.
Aurreko larunbatean ere bilera egin zuen Kontseilu Errektoreak, ostiralean Sergio Treviño zuzendari nagusiak Edesako langileei enpresa ez zela bideragarria eta hartzekodunen konkurtsoan sartuko zela jakinarazi ostean. Hala ere, Kontseiluaren bilera erabaki irmorik hartu gabe amaitu zen.
Hartzekodunen konkurtsoa
Bestalde, Fagor oraindik ez da sartu hartzekodunen konkurtsoan, baina gaurtik asteazkenera bitartean sartuko dela espero da. Hori horrela, aurrekonkurtso egoera utziko du eta kooperatiba ezagunaren likidazioa hasiko da.
Fagor Etxetresnakek aurreko urriaren 31n aurkeztu zuen hartzekodunen konkurtsoa Poloniako Mastercook filialarentzat, eta, egun batzuk geroago, Frantziako Fagor Brantentzat.
Giza katea
Fagor Etxetresnaken bazkide talde batek deituta, giza katea osatu dute gaur goizean Arrasaten kooperatibaren egoeraren aurrean "irtenbideak eskatzeko". Protesta 09:00etan hasi da, Arrasaten Lagun Arok duen bulegoan hasi eta Mondragon Korporazioko egoitzan bukatzeko. Edesako langileak ere Arrasatera joan dira, autobusez, giza katean parte hartzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa