Krisi Ekonomikoa 2020
Hartzekodunen konkurtsoa
Erredakzioa
Enplegu sailburuak azpimarratu du aukera guztiak aztertu dituztela. Hori dela eta, "patxadaz eta arduraz" jokatzeko deia egin die "eragile publiko eta pribatuei".
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Lehiakortasun sailburuak azpimarratu du Fagor Etxetresnak enpresak, hartzekodunen konkurtsoan sartzea erabaki duenak, ez duela "beste aukerarik aztertzeke" hartutako erabakia aldatzeko. Hori horrela, beste erakunde batzuek "azken unean" aurkeztutako neurriak dagoeneko aztertu eta garatu dituztela azaldu du.
Sailburuak "patxadaz eta arduraz" jokatzeko deia egin die "ekonomiaren alde" lan egiten duten "eragile publiko eta pribatuei".
Gipuzkoa Buru Batzarrek (GBB) Donostian antolatutako heziketa jardunaldi batzuetan parte hartu ostean azaldu duenez, Fagorrek hartzekodunen konkurtsoan sartzeko hartu duen erabakia "korporazioarena da", eta "baztertu" egin behar dira "testuinguru honetan egiten ari diren mugimendu nahasi eta urduriak".
Tapiaren esanetan, "prozesuaren jarraipena egin ez duten" erakundeek "azken unean" mahai gainean jarri dituzten neurriak "dagoeneko aztertuak eta garatuak izan dira". "Korporazioarekin eta beste eragile batzuekin aztertuak izan diren aukerak dira", gaineratu du.
Horren harira, Tapiak azpimarratu du ez dagoela aztertu gabeko "beste aukerarik". "Mondragonek erabakia hartu du, eta ez da ahaztu behar enpresa pribatua dela", berretsi du.
Hori guztia kontuan izanda, "irtenbidea" bilatzeko lan egitea aldarrikatu du; izan ere, Eusko Jaurlaritza horretan ari omen da "jada", eta "neurri guztiak" jarriko omen ditu abian "eragina ahal den txikiena izan dadin".
Edesa
Fagorrek Edesa filialaren inguruan hartu duen erabakia harrigarria iruditu ote zaion galdetuta, Tapiak erantzun du "erabaki pribatua" dela, ez dela nahiko luketen "testuinguru egokiena, baina haien irtenbidea da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa