13:39

Krisi Ekonomikoa 2020

Fagor Etxetresnak

Bideragarritasun plana gauzatuko dela uste dute Edesako langileek

Erredakzioa

Elkarretaratzea egin dute eguerdian langileek Legebiltzarrean. Bertan, "itxaropentsu" agertu dira, arratsaldeko bileraren aurrean.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor Etxetresnak konpainiaren parte diren Edesa lantegiko (Basauri, Bizkaia) beharginak "itxaropentsu" agertu dira arratsaldean erakundeek eta enpresak egin behar duten bileraren aurrean, eta enpresaren bideragarritasun plana gauzatuko dela uste dute.

Mezu hori helarazi du Ernesto Perez Fagor Edesako langileen bozeramaileak Eusko Legebiltzarraren aurrean eguerdian egin duten elkarretaratzean.

Arratsaldean erakundeek (Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udalak) eta kooperatibako eta enpresako ordezkariek egingo duten bileraren atarian egin dute kontzentrazioa.

Hain justu, batzar horretan 'logika inposatzea" espero duela esan du Perezek. Langileen bozeramailearen hitzetan, bilera "hitzetik ekintzetara" pasatzeko aukera ona izan daiteke. Hori horrela, Fagor Etxetresnak, Edesa eta gainerako enpresetako beharginek lanpostuak bermatzeko "inbertsioak" egiteko galdegin du.

Urriko soldata, kobratu barik

Fagor-Edesako langileek Gizarte Segurantza ordaintzen dute, Fagor Etxetresnak enpresako kooperatibistek ez bezala (autonomoak dira). Hain justu, elkarretaratzean Edesakoek salatu dutenez, urriko soldata jasotzeko dute oraindik.

Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, ezin dute zehaztu "noiz" ordainduko duten ezta egin egingo duten ere.

Arazoa "datozen orduetan" konpontzea espero dutela nabarmendu dute, baina ezin dutela ezer "bermatu" gaineratu dute.

Fagor Etxetresnak kooperatibaren Gizarte Kontseiluko ordezkarien ustez, "gaur edo bihar" soldataren zati bat jasoko dutela uste dute.

Frantziako filialaren egoera

Bestalde, Fagor Etxetresnakek Frantzian duen filialaren egoera konpontzeko, "mota guztietako finantziazio bideak" bilatzen ari dira Frantziako eta Espainiako Gobernuak, elkarlanean. Enpresa batzordea bilduta egon da goizean.

"Espainiako Gobernuarekin, nire kidearekin, hizketan egon nintzen atzo, eta biok elkarlanean aritzea erabaki genuen", esan du Arnaud Montebourg Industria Garatzeko Ministerioaren arduradunak.

"Enpresak iragarpena egingo die gaur langileei", aurreratu du ministroak, filialak "zailtasun handiak" dituela onartu ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena