Krisi Ekonomikoa 2020
Krisi ekonomikoa
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroaren esanetan, datorren urtean "hazkunde ekonomikoa egongo da, eta, seguru asko, suntsitzen den baino enplegu gehiago sortuko da".
Cristobal Montoro, Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroa. Argazkia: EiTB.
Informazio gehiago (1)
Cristobal Montoro Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak Espainaren suspertze ekonomikoa "bertan" dagoela adierazi du; haren hitzetan, "ukitzen ari gara", baina "batzuei hori interesatzen ez zaiela-eta" kexati agertu da.
Montoro Forum Europa topagunean izan da gaur, Sevillan, Juan Ignacio Zoido Andaluziako PPren buruaren hitzaldia aurkezten, eta, bertan, suspertze ekonomikoa ez litzatekeela eztabaida politikorako gai izan beharko esan du, "akatsa baita hori", haren aburuz. Halaber, Gobernuak "espainiarren artean alderik eragingo lukeen ezer" egingo ez duela aipatu du.
"Zenbaki oso positiboak"
Ministroak azpimarratu duenez, "zenbaki erabat berriak ditugu orain hizpide, oso positiboak", eta suspertze ekonomikoa "bertan" dagoela erakusten dute. Datorren urtean "hazkundea" egongo da, Montororen berbetan, eta "oso litekeena da suntsitzen den baino enplegu gehiago sortzea".
Urtebetean gauzak "asko" aldatu direla erantsi du ministroak, pagamendu-balantza positiboa baita orain eta "Espainiari merkatuetarako sarbide egokia eta jarduera ekonomikoa bultzatu ahal izateko finantzazio aukera hobeak" ematen dizkio horrek, haren ustez.
Jarraian, Gobernuak "denon konfiantza eta esperantzarako ateak" zabaldu behar dituela adierazi du, eta, iragarri duenez, ez dute egingo "espainiarren artean desberdintasunik eragingo duen ezer".
Espainia, "munduarentzako eredu"
Montororen iritziz, Espainia eredugarria da munduko gainerako herrialdeentzat, "gizarteak, enpresek, oso azkar hartu baitute lehiakortasun maila handiagoa, krisiaren iraupena murrizteko".
"Inork ez zuen espero Espainiak horren denbora laburrean lehiakortasun hazkunde hain handia izango zuela eta eragile ekonomiko nagusiak, pribatu eta publikoak, onbideratuko zituela", erantsi du.
Halaber, administrazio publikoen erreformaren garrantzia azpimarratu du, hornitzaileei "epe barruan" ordaindu ahal izatea ahalbidetuko baitu. Zor komertzialaren lege aurreproiektua, "berankortasuna" bukatzeko helburua duena, apur bat berandutu dela aitortu du, "baina hil batzuk bakarrik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa