00:21

Krisi Ekonomikoa 2020

BPGa kontuan izan gabe

Pentsioen erreforma arautzean hausnarketa eskatu dio EGABk Gobernuari

Erredakzioa

Pentsioen igoera diru-sarreren eta gastuen arabera egiteko asmoa du Gobernuak, baina horrek zalantzak eragiten ditu eta erosketa almena galtzea ekarriko du, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren ustez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pentsioen igoera BPGaren indizea kontuan hartu gabe arautzeko erabakiaren inguruan hausnarketa egitea eskatu dio Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) Espainiako Gobernuari. Ministroen Kontseiluak ostiral honetan onartuko duen pentsioen erreforman biltzen den neurria da.

Pentsioen igoera diru-sarreren eta gastuen arabera egiteko erabakiak zalantzak eragiten dituela eta erosketa ahalmena galtzea ekarriko duela uste du Batzordeak. ''Gaitasun hori ez litzateke berreskuratuko'', EGABaren arabera.

Halaber, Batzordea ez dator bat bizi-itxaropena iraunkortasunerako faktore bakar gisa kontuan hartzeko erabakiarekin, eta faktore hori ''automatikoki'' aplikatzearekin.

Ildo horretan, beste aldagarri batzuekin uztartzea ere proposatu dute, tartean diru-sarrerak, enplegua eta jarduera ekonomikoa.

Gaur kaleratu dute datu horiek biltzen dituen ebazpena. Txostenak aldeko 43 botorekin, kontrako 8 botorekin eta 3 abstentziorekin egin du aurrera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena