Krisi Ekonomikoa 2020
Gehienezko muga
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak akordioa lortu dute. Horren arabera, gainera, 150 milioi euro gehiagoko zorra bere gain hartu ahal izango du Jaurlaritzak, enpresak finantzatzeko.
Azkenean, % 1,2ko defizit-muga izango du aurten Euskadik. Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak akordioa lortu dute, eta, Urkulluren Exekutiboak % 1,3ko muga eskatzen zuen arren, azkenean % 1,2an ezarri dute zenbateko hori. Hala, 330 milioi euro gehiago gastatu ahal izango ditu Jaurlaritzak. Horrez gain, 150 milioi euro gehiago izango ditu eskura, enpresak finantzatzeko.
2014rako, berriz,% 1eko izango da muga.
Enpresen finantzaketa, ohiko defizit mugatik kanpo
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren zorpetze gaitasuna handitzeko akordioa ere lortu dute, eta, ondorioz, ''euskal enpresen jarduerak finantzatzeko onartutako egitasmoei aurrekontua ezarri'' ahal izango die Jaurlaritzak.
Zehazki, 150 milioi euro gehiagoko zorra hartu ahal izango du Jaurlaritzak bere gain, euskal enpresak finantzatzeko, Ogasun eta Finantza Sailetik azaldu dutenez. Horretarako, dagoeneko Europako Inbertsio Bankuak baimendutako 150 milioi euro erabiliko dituzte, eta, gaur sinatutako akordioa oinarri hartuta, zenbateko hori ohiko defizitetik kanpo geratuko da.
Beraz, guztira, 480 milioi euro gehiago gastatu ahalko ditu Jaurlaritzak (defizit muga malgutzeak baimendutako 330 milioi euro eta 150 milioi euro osagarri).
Jaurlaritza, ''pozik''
Eskatutako muga lortu ez duten arren, akordioarekin ''pozik'' agertu da Jaurlaritza, ''garrantzitsuena zorpetze gaitasuna negoziatzea baita, eta gaitasun horrek gora egin duelako'', iturri horien arabera.
Nora bideratuko dute dirua?
Zenbateko horren zati bat behintzat ekonomia suspertzeko asmoz Urkullu aldundiekin negoaziatzen ari den plana finantzatzera bideratuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa