Krisi Ekonomikoa 2020
Eustaten datuak
Erredakzioa
Jaitsiera lehen hiruhilekoan izandakoa baino txikiagoa da, eta Espainiako ekonomian izandakoaren berdina.
Enpleguaren datuek joera negatiboa izaten jarraitzen dute. EiTB.
Euskal Barne Produktu Gordinak (BPG) behera egin du, % 0.1, 2013ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta urtaroari dagozkion berezitasunak alde batera utzita. Datuak, Eustatek eman ditu, aurrerapen batean.
Tasa aurreko hiruhilekoan emandakoa baino lau hamarren hobea da, eta Espainian izandakoaren berdin-berdina.
Aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera % 1.5ekoa izan da, lehen hiruhilekoan izandakoa baino lau hamarren hobea, Espainiako ekonomia % 1.6 jaitsi zen denbora tarte berean.
Eskaintzari dagokionez, euskal ekonomiako sektore guztiek eboluzio negatiboa izan dute bigarren hiruhilekoan, baina tasa aurreko hiruhilekoan baino hobea da kasu guztietan.
Eskaeraren kasuan, kanpoko eskaerak joera positiboa izan du eta barrukoak negatiboa, baina ez aurreko hiruhilekoetan beste.
Enpleguari dagokionez, eta lanaldi osoko lanpostuen kasuan, tasa negatiboa izaten jarraitzen du, bai 2012ko hiruhileko berarekin alderatuta eta bai aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. % 2.5 eta % 0.1 jaitsi da enplegua kasu bakoitzean, hurrenez hurren.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa