Krisi Ekonomikoa 2020
Espainiako Estatuko datuak
Erredakzioa
31 langabe gutxiago zenbatu zituzten abuztuan, 4.698.783 guztira. Urte hasieran baino 149.940 langabe gutxiago daude Estatuan.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Espainiako Estatuko langabeziak behera egin zuen abuztuan (31 langabe gutxiago), lehenengo aldiz hilabete horretan 2000. urtetik, eta sei hilabetez jarraian jaitsi da, eta 340.000 langabe gutxiago daude martxotik.
Hori horrela, 4.698.783 langabe daude guztira Estatuan, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
Langabeziak abuztuan izan duen joera positiboena da 2000. urtetik, orduan aurreko hilabetean baino 4.297 langabe gutxiago zenbatu baitzituzten. Gainera, 1996tik, abuztuan 27.439 langabe gehiago zenbatu izan dituzte batez beste.
Urteko lehen zortzi hilabeteei dagokienez, urte hasieran baino 149.940 langabe gutxiago daude Espainiako Estatuan, epe horretan izan den beherakada handiena 1999tik.
Engracia Hidalgo Enpleguko Estatu idazkariak azpimarratu du enpleguak beste alor ekonomiko batzuen joerari eusten diola, aurreikuspenen, lehiakortasunaren eta sinesgarritasunaren hobekuntzari erreferentzia eginez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa