Krisi Ekonomikoa 2020
Balantzea
Erredakzioa
Kutxabankek EAEko hipoteka-kota altuena izaten jarraitzen du bat-egitearen ostean, % 38rekin.
Mario Fernandez Kutxabanken zuzendaria. Argazkia: Efe
Informazio gehiago (1)
Kutxabankek 48,3 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2013ko lehenengo seihilekoan, aurreko urtean baino % 45,8 gutxiago, banketxeak jakitera eman duenez. Etekin horren zati bat, 1,6 milioi euro, Kutxabankek bere egin zuen Cajasurrek eman dio.
Kutxabankek azaldu duenez, 260 milioi euro bideratu ditu hornidurara, balizko arriskuei aurre egiteko, eta horregatik murriztu dira horrenbeste irabaziak.
Bestalde, bankuaren ondarea 4.809 milioi euroraino iritsi da.
Hala ere, berankortasunak gora egin du eta % 10,21ean geratu da, Espainiako Estatuko banketxeen batez bestekotik behera (% 11,61 ekainaren 30ean).
Hipotekak
Kutxabankek EAEko hipoteka-kota altuena izaten jarraitzen du bat-egitearen ostean, % 38rekin.
Mailegu pertsonalek % 14ko urte-arteko gorakada izan dute aurtengo lehenengo sei hilabeteetan.
Zuzendaritzaren soldatak
Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kideen soldatei dagokienez, 2013ko lehenengo seihilekoan 649.400 euroko kostua izan du, aurreko urtean baino % 19 gutxiago.
Zuzendaritzako kideen kasuan, 985.900 euro bideratu dituzte horien soldatetara, 2012an baino % 10 gutxiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa