14:57

Krisi Ekonomikoa 2020

Langabezia datuak

2.862 langabe gutxiago, uztailean Hego Euskal Herrian

Erredakzioa

Guztira, 64.866 lagunek aurkitu dute lana uztailean Espainian, eta guztira 4.698.814 langabe daude Estatuan. Bosgarren hilabetez jarraian, behera egin du langabezia tasak.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2.420 langabe gutxiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan uztailean jasotako datuen arabera, % 1,39 gutxiago. EAEn, guztira 171.593 pertsona daude lanik gabe.

EAEko probintzien artean, Bizkaian izan da beherakadarik handiena (% 1,83), eta 1.799 lagunek aurkitu dute lana uztailean. Gipuzkoan, % 1,83 jaitsi da langabezia eta 789 langabe gutxiago daude. Araban, ostera, langabezia gehitu egin da eta 168 langabe gehiago daude.

Nafarroan 442 lagunek aurkitu dute lana uztailean, eta orain 50.979 langabetu daude Foru Erkidegoan.

Espainiako datuak

64.866 langabe gutxiago dago uztailean Espainian, aurreko hileko datuekin alderatuta, Lan Ministerioak ostiral honetan argitaratuko datuen arabera. Espainian, guztira 4.698.814 daude lanik gabe.

Bosgarren hilabetez jarraian, langabeziak behera egin du; 2007az geroztik, orain arte ez da horrelako boladarik izan. Espainiako Gobernuak nabarmendu duenez, aurtengo uztailean iazkoan halako bi murriztu da langabeen kopurua.

Hala ere, 2012ko uztailetik hona, 111.359 langabe gehiago daude Espainian (% 2,43).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena