Krisi Ekonomikoa 2020
Pentsioen erreforma
Erredakzioa
Murrizketa % 5 eta % 17 bitartekoa izan liteke, egoera ekonomikoaren arabera.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Pentsio sistemaren bideragarritasunari buruzko txosten bat eskatu zion Espainiako Gobernuak hamabi laguneko aditu talde bati. Amaitu dute azterketa, eta datozen orduetan ondorioak aurkeztuko dizkiote Rajoyren gobernuari.
Pentsio sistema jasangarria izan dadin, mekanismo automatiko bikoitza martxan jartzea proposatuko du aipaturiko taldeak, bi erabaki nagusirekin. Alde batetik, aurrerantzean, pentsioak inflazioaren arabera ez berrikustea. Horren ordez, pentsioen funtsari erreparatzea proposatzen dute. Hala, diru sarreren eta gastuen baitan egongo lirateke pentsioak. Ondorioz, krisi garaietan, pentsioak ere jaitsiko lirateke.
Bestalde, pentsioen zenbatekoa ezartzerakoan jubilatuen bizi-itxaropena kontuan hartzea eskatuko dute.
Hala, pentsioen murrizketa % 5 eta % 17 bitartekoa izan liteke, egoera ekonomikoaren arabera.
Pentsioak kalkulatzeko, litekeena da langilearen bizitza osoa kontuan hartzea, adituen arabera.
Pentsioen erreforma onartuz gero, pentsiodun guztiei eragingo die, oraingoei eta etorkizunekoei.
Hamabi laguneko aditu taldeak behin betiko txostena onartu du. Bozketan, kontrako boto bat, abstentzio bat eta hiru boto partikular egon dira.
Santos Ruesga Ekonomia Aplikatuko katedratikoak txostenaren kontrako botoa eman du, eta Jose Luis Tortuero Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedradunak, abstentziora jo du. Biek boto partikularra eman dute, eta hirugarren batek, Miguel Angel Garcia Diazek, ere gauza bera egin du.
Pentsioei buruzko txostena Espainiako Gobernuaren esku utziko dute orain, eta Gobernuak Toledoko Itunari bidaliko dio, pentsioen erreforma negoziatzen duen batzordeari, eta sindikatuekin eta patronalarekin hitz egiten hasiko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa