23:18

Krisi Ekonomikoa 2020

Kaleratzeak

Tuterako lantegia itxiko duela iragarri du Gamesa konpainiak

Erredakzioa

394 langile (langileen % 6) kaleratzeko espedientearen berri eman die zuzendaritzak sindikatuei. Espedientea Albacete, Tutera (Nafarroa) eta As Somozaseko (Galizia) lantegietan aplikatuko da.

  • Gamesako langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB

    Gamesako langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

394 langile (langileen % 6) kaleratzeko espedientearen berri eman die gaur Gamesako zuzendaritzak sindikatuei. Espedientea Albacete, Tutera (Nafarroa) eta As Somozaseko (Galizia) lantegietan aplikatuko da. Palen produkzioa merkatuaren eskariari moldatu behar zaiola azpimarratu du enpresak.

Aerosorgailuen ekoizleak gaur azaldu duenez, espedientearekin Albaceteko (243 langile) eta Tuterako (71 langile) lantegiak, eta As Somozaseko kate-produkzio bat (80 langile) itxi egingo dituzte.

Produkzio eta antolaketa argudioak eman ditu konpainiak, baita arrazoi teknikoak ere. Eskariaren murrizketak hiru lantegiak "gogor" kolpatu dituela azaldu du zuzendaritzak.

Langile batzuri Aoizko (Nafarroa) lantegian lanean hasteko aukera emango zaiela ziurtatu du enpresak. Prozesua "gogorra baina ezinbestekoa da konpainiaren lehiakortasuna bermatzeko", zuzendaritzaren hitzetan. Hala ere, sindikatuekin akordio bat lortzeko konpromisoa hartu du.

Urteko aurreneko hiruhilabetean 7 milioi euro irabazi zituen Gamesak. Ondorioz, 2012ko epe beran pilatutako galerak (21 milioi euro) atzean utzi ditu konpainiak.

Inquinasa

Bestalde, HUNTSMAN taldeko (Inquinasa zaharra) zuzendaritzak lana erregulatzeko txostena aurkeztu dio enpresa-batzordeari. Txostenak 71 lanposturi eragingo die. Aurretik produkzio lantegia ixteko erabakia hartu zuen konpainiak. Erabakiak 120 langileri eragiten die.

Enpresa-batzordeak agiri batean azaldu duenez, Iruñeko lantegiak "exposi" erretxina ekoizten eman ditu azken 40 urteak. Ixteko erabakiak "atzera-martxarik ez" duela azaldu du konpainiak. Urtarrilean datozen bost urteetan mozkinak biderkatzeko egitasmo estrategikoa aurkeztu zuen zuzendaritzak.

Horrela, "errentagarritasun faltaren" argudioa "zalantzan" jarri du batzordeak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena