16:35

Krisi Ekonomikoa 2020

Jaurlaritza-Aldundiak bilera

Gipuzkoako Aldundiak parte hartu du erakundeen arteko bileran

Erredakzioa

Azkenean, Helena Franco Ogasun diputatuak parte hartu du krisiaren aurkako plana diseinatzen hasteko bileran. Hasieran, zalantzan zegoen joango ote zen.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak berriz batzartu dira gaur, ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko plana diseinatzen hasteko.

Bilerak kutsu teknikoa izango du, eta bertan Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua eta aldundietako Ogasun diputatuak daude.

Azkenean, Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak ere parte hartu du bileran. Hasieran, zalantzan zegoen joango ote zen. Izan ere, asteazkenean lehendakariak eta ahaldun nagusiek egin zuten bilera polemikoa izan zen, Jaurlaritzak akordioa lortu zutela iragarri zuelako, baina Gipuzkoako Aldundiak ukatu egin zuelako.

Krisiaren aurkako plana defizit helburua malgutuz lortuko den diruarekin finantzatuko dute. Dirua banatzeko, Ekarpenen Legea izango dute oinarri: % 70 Jaurlaritzarentzat izango da, eta % 30 aldundien esku geratuko da.

Aurreikuspenen arabera, EAEko erakundeek 245 milioi euro gehiago izango dituzte aurten. 200 milioi ekonomia sustatzeko funtsera bideratuko dituzte, 40 milioi enplegurako elkartasun funtsera eta 5 milioi enpresaburu berriei laguntzeko.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "larrialdi nazional"tzat jo du egoera ekonomikoa, baina konponbidea funts berriak "banatzea baino ez" izatea deitoratu du.

"Ardura politiko eta instituzionala"

Bileran parte hartuko duela eta, Helena Francok "ardura politiko eta instituzionalagatik" egingo duela azaldu du goizean.

Francok berak eta Martin Garitano ahaldun nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute, euren jarrera azaltzeko.

Garitanok kritikatu duenez, Jaurlaritzak ez die eman bilerako gaien zerrenda, eskatu egin badiote ere.

Gainera, ukatu egin du asteazkeneko bileran akordiorik lortu izana, eta gaur ez dutela proiektu zehatzik proposatuko ohartarazi du, aurrekontuak Batzar Nagusietan eztabaidatu behar baitira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena