21:12

Krisi Ekonomikoa 2020

Bilera Granadan

Rajoy: 'Agintaldia bukatu baino lehen, langabeziak behera egingo du'

Erredakzioa

Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "herritarrek ez ikusi arren, aurrerapausoak eman dira ekonomia arloan, eta hemendik urtebetera hobeto egongo gara".

0:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak iragarri duenez, "legealdia bukatu aurretik, Espainiako ekonomiak lanpostuak sortuko ditu". Halaber, Ministroen Kontseiluan ostiralean onartutako aurreikuspenak justifikatu ditu, "sinesgarria izateko, aurreikuspen kontserbadoreak beharrezkoak direlako".

"Ametsetan ibiltzea baino, hobe da egia esatea eta errealitatetik ihes ez egitea", azpimarratu du Rajoyk. Halaber, "aurreikuspenak gainditzeko eta gauzak hobera egiteko, borroka egiteko" eskatu du presidenteak. "Gobernuak badaki zer egin behar duen", esan du, "hemendik urtebetera hobeto egongo gara, aurrera egingo dugu".

Enda Kenny Irlandako lehen ministroa eta Europar Batasunaren egungo presidentearekin bildu da Rajoy Granadan. Batzar horren ostean komunikabideren aurrean egindako agerraldian adierazi duenez, "Gobernua desoreka handiak zuzentzeko ari da lanean". Bide onean ari direla uste duenez, Gobernuan ez duela aldaketarik egingo iragarri du. Halaber, Exekutiboaren "ahalegina eta ausardia" nabarmendu du.

Halaber, Rajok azken Ministroen Kontseiluan adostutako neurriak aipatu ditu. "BEZa eta PFEZa murrizteko ahal den guztia egingo dugu", esan du, baina horretarako "denbora" eskatu du. Izan ere, Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "herritarrek ez ikusi arren, aurrerapausoak eman dira ekonomia arloan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena