15:22

Krisi Ekonomikoa 2020

Osoko bilkura

Funtzionarioen lanaldiaren luzapena ezabatzea eskatu du Legebiltzarrak

Erredakzioa

Bestalde, banketxeek "ofizioz" hipoteketako "gehiegizko klausulak" deuseztatzea proposatu dute.

  • Legebiltzarra.

    Legebiltzarra. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak EAEko Administrazio Publikoko langileen lanaldia luzatzeko Iñigo Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak onartu zuen dekretua bertan behera uzteko eskatu du, PP eta EAJ kontra agertu badira ere.

Aipatu dekretua martxoaren 5ean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta 1.592 orduetatik 1.614,5era igo zuen urteko lanaldia. Gainera, gai pertsonalengatik libre eskatzeko egun kopurua seitik hirura murriztu zuen.

EH Bildu izan da dekretuaren kontrako ekimena aurkezten lehena, baina nahiz eta PSE-EEren babesa izan, UPyDk kontra bozkatu du eta atzera bota dute testua.

Horren ordez, PSE-EEk eta UPyDk aurkeztutakoa onartu dute, EH Bilduk aurkeztutakoaren ia berdina. Izan ere, kasu honetan, UPyDk aldeko botoa eman du.

Hipoteketako gehiegizko klausulak

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak banketxeek "ofizioz" hipoteketako "gehiegizko klausulak" deuseztatzea proposatu du, Auzitegi Gorenak eta Europako Justizia Auzitegiak eman dituzten ebazpenak betetze aldera.

Hasiera batean EH Bilduk proposatu duen ez legezko proposamenari sartutako zuzenketa da Legebiltzarraren oniritzia jaso duena, eta EAJk, PSE-EEk, PPk eta UPyDk babestu dute.

EH Bilduren proposamenean etxegabetuei Europatik diru-laguntzak emateko bideak irekitzea eskatzen zen, baina gainerako alderdiek kanpoan utzi dute puntu hori.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena