Krisi Ekonomikoa 2020
Biztanleria aktiboaren inkesta
Erredakzioa
164.700 langabe zeuden guztira EAEn martxo amaieran, eta Nafarroan 58.000 lagun daude lanik gabe.
Albisteak (3)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
6 milioi langabeko muga gainditu du Espainiak lehen aldiz, 2013ko lehen hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Hala, 6.202.700 langabe zenbatu dituzte guztira, eta 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 237.400 pertsona gehiago daude langabezian, % 1,14 gehiago hain zuzen ere. Bestalde, 164.700 langabe zeuden guztira EAEn martxoa amaieran, eta Nafarroan 58.000 lagun daude lanik gabe.
EAEn 1.900 langabe gehiago zenbatu zituzten martxoan, aurreko hiruhilekoan baino % 1,15 gehiago, eta langabezia tasa % 16,28ra igo da. Lanik gabe daudenen kopurua % 17,45 hazi da urtebetean.
Lurraldez lurralde, Bizkaiak du langabezia tasarik altuena ( %18,03), Arabaren ( % 16,37) eta Gipuzkoaren ( %13,27) aurretik.
Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan, martxoa amaieran 58.000 langabe zenbatu dituzte, populazio aktiboaren % 19,02, hain zuzen ere. Aurreko hiruhilekoaren alderatuta, 5.400 langabe gehiago daude (% 10,26 gehiago), eta, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, 7.800 gehiago (% 15,45). Nafarroa da urteko lehen hiruhilekoan langabezia gehien hazi den hirugarren autonomia erkidegoa, Aragoiren eta Balear uharteen atzetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa