20:10

Krisi Ekonomikoa 2020

Jardunaldi positiboa

Arrisku-sariaren beherakadak Ibex indizea bultzatu du

Erredakzioa

Ibex 35 indizeak % 3,26 gora egin du eta arrisku-saria 303,3 puntutan kokatu da. Italiako akordio politikoak eta interes-tasen beherakada bat iragarri duten zurrumurruek burtsa bultzatu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibex 35 indizeak gora egin du euforiak bultzatuta. Espainiako burtsako indize nagusiak % 3,26 gora egin du astearteko saioan. Zorraren merkatuan, arrisku-saria 303,3 puntutan kokatu da. 10 urteko bonuaren errentagarritasuna % 4,297an kokatu da.

Horrela, Espainiako burtsa 8.300 puntuko kota psikologikora gertutartu da. % 3,26 gora egin eta saioa 8.289 puntutan itxi du.

Italian lortutako akordio politikoak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasen beherakada bat iragarri behar zuela zioten zurrumurruek saioa bultzatu dute.

Espainiako kasuan, arrisku-sariaren beherakadak eta enkatean Altxorreko letrek izandako emaitza onak burtsa animatu dute. Epe laburreko jaulkipenean interes txikia lortu dute letrek.

300 puntutik behera

Espainiako arrisku-saria 300 puntuetatik jaitsi da gaurko saioan, Bruselak Espainiari defizita betetzeko bi urte gehiago emateko aukera badagoela iragarri ondoren. 2011ko abendutik, arrisku saria ez da inoiz 300 puntuetatik jaitsi.

Gaur, arrisku-saria 299,4 puntuko gutxienera iritsi da, egun osoan zehar beheranzko joera mantendu ondoren.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena