20:47

Krisi Ekonomikoa 2020

Krisia gainditzeko

Euroguneko estatuek subiranotasuna laga behar dutela esan du Merkelek

Erredakzioa

"Pikutara joateko zorian" gaudenean europarrak irtenbideak aurkitzeko gai garela azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak.

  • Angela Merkel Alemaniako kantzelaria. EFE

    Angela Merkel Alemaniako kantzelaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Krisia gainditu eta nazioarteko inbertitzaileak berreskuratu nahi badituzte, euroguneko kideak politikako zenbait esparru Europako erakundeen eskuetan uzteko prest egon behar direla adierazi du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.

Deutsche Bank bankuak Berlinen antolatutako ekitaldian Donald Tusk Poloniako lehen ministroak parte hartu du. "Pikutara joateko zorian" gaudenean europarrak irtenbideak aurkitzeko gai garela azpimarratu du Merkelek, baina estutasunak igaro bezain laster "bakoitzak bere bideari jarraitu nahi dio".

"Zenbait eremutan Europak azken hitza duela onartzeko prest egon behar gara. Bestela, Europa eraikitzen jarraitzerik ez dugu izango", ohartarazi du kantzilerrak.

Zentzu horretan, Alemania bloke osoan bere eredu ekonomikoa inposatzen ari dela ulertzea "arriskutsua" izan daitekeela ohartarazi du Tuskek. Merkelek ideia ukatu egin du. Europa kultura eta ekonomia ezberdinek eraiki dutela gogorarazi du kantzilerrak.

"Praktika nazionalak uztea ez da beti beharrezkoa, baina bateragarriak izatea behar dugu. Orain kaosa da nagusi", nabarmendu du Merkelek. "Iraganarekin hautsi behar dugu, aurrerapausoa emateko helburuarekin", gaineratu du. "Egiteko prest nago", ziurtatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena