Krisi Ekonomikoa 2020
Eurostaten datuak
Erredakzioa
Europar Batasuneko defizit publiko altuena izan du Espainiak 2012. urtean. Eurogunearen defizita % 3,7koa izan da 2012an eta Europar Batasuneko herrialdeena BPGaren % 4koa.
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordea eta de Guindos ministroa. Argazkia: Efe
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Espainiako defizit publikoa Barne Produktu Gordinaren % 10,6koa izan da 2012an, banketxeei emandako laguntzak kontuan hartuta, Eurostat Europako Erkidegoko Estatistika Bulegoaren datuen arabera.
Bankuen laguntzak kontuan hartuta, Europar Batasuneko defizit maila altuena izan du Espainiak 2012an, Greziaren (BPGaren % 10), Irlandaren (% 7,6) eta Portugalen (% 6,4) aurretik.
% 3,7ko defizita eurogunean eta % 4koa Batasunean
Euroguneko defizita % 3,7koa izan da 2012an eta Europar Batasunekoa BPGaren % 4koa. Era horretan, beherakada izan da bi kasuetan.
Iaz, euroguneko defizita Barne Produktu Gordinaren % 4,2koa izan zen eta Europar Batasunean % 4,4koa.
Bestalde, zor publikoa 3,3 puntu igo da moneta bakarra duten herrialdeen artean. 2011n, BPGaren % 87,3koa izan zen; 2012an, berriz, % 90,6koa izan da. Europar Batasunean ere hazi egin da, 2,8 puntu hain zuzen.
2012ko defizit baxuenak Estonian (BPGaren % 0,3), Suedian (% 0,5), Bulgarian eta Luxenburgon (% 0,8 bi kasuetan) eta Letonian (% 1,2) izan dira.
Europar Batasuneko 17 herrialde daude Egonkortasun eta Hazkunde Itunak (PEC) ezarritako % 3ko mugaren gainetik.
Europar Batasuneko 17 herrialde daude Egonkortasun eta Hazkunde Itunak (PEC) ezarritako % 3ko mugaren gainetik: Espainia (% 10,6), Grezia (% 10), Irlanda (% 7,6), Portugal (% 6,4), Zipre eta Erresuma Batua (% 6,3), Frantzia (% 4,8), Txekia (% 4,4), Eslovakia (% 4,3), Herbehereak (% 4,1), Danimarka eta Eslovenia (% 4), Belgika eta Polonia (% 3,9), Malta (% 3,3), Lituania (% 3,2) eta Italia (% 3).
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa