Krisi Ekonomikoa 2020
Zuzendaritza nazionala
Erredakzioa
Espainiako presidenteak 2013. urtea, batez ere lehenengo zatian, gogorra izango dela adierazi du, baina baikor agertu da etorkizunaz hitz egiteko orduan.
Albisteak (3)
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak gaur adierazi duenez, 2014. urtean Espainiako ekonomiak "argi eta garbi" egingo du hobera, betiere "egindako ahaleginei bere horretan eusten badiegu". Agintariaren hitzetan, herritarrek "sakrifizioen" lehenengo emaitzak nabarituko dituzte datorren urtean, eta Espainian enplegua sortuko da.
Alderdi Popularraren zuzendaritza nazionalaren bileran egindako agerraldian, martxan jarritako politika ekonomikoarekin aurrera jarraituko duela nabarmendu du, "emaitza positiboak lortzeko bidean".
Espainiako agintariak onartu du 2013. urtea gogorra izango dela, batez ere lehenengo zatian, baina baikor agertu da etorkizunaz hitz egiterakoan: 'Gure esku dago, berdin jarraitu eta arreta galtzen ez badugu", azpimarratu du.
Horrez gain, Espainiak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egindako "erreskatea" saihestu egin duela adierazi du Rajoyk. Gobernuak indarrean jarritako neurriei esker "bi krisi" gainditu, eta egoerari "eutsi" egin diotela berretsi du presidenteak.
Rajoy, Barcenasi buruz: 'Frogarik gabeko salaketak txalotu ez daitezen borrokatuko dugu'
'Barcenas auzia' zuzenean aipatzea ekidin du gaur Rajoyk. Ildo horretan, ''toki guztietan belar txarra'' dagoela adierazi du, baina Espainiako erakundeak ''osasuntsu'' daudela ziurtatu du presidenteak.
Halaber, Espainia ''frogarik gabeko salaketak txalotzen dituen herri bat'' ez dadin borroka egingo duela esan du.
Escrache-ak eta lehentasunezko akozioak
Bestalde, PPko zenbait buruzagik azken asteetan pairatutako "bortxaketak" gaitzetsi egin ditu. Rajoyren iritziz, "gutxiengo batek ezin du gehiengo bat beldurrarazi".
"Inork ez du merezi, are gutxiago herritarren gehiengoak aukeratua izatea arrazoi nagusia denean. Hori da euren bekatua, baina gutxiengo batek ezin du gehiengo bat beldurrarazi". Nabarmendu du.
Horregatik, alderdi politikoei eta herritarrei "demokraziaren aurkako ekimen horiek" gaitzesteko eskatu die. Hauteskunde "aske eta demokratiko" batzuetan aukeratuak izan diren agintariak babestu egingo dituztela berretsi du Rajoyk.
Azkenik, lehentasunezko akzioen auzia PPren erantzukizuna ez dela esan du Espainiako presidenteak. Hala ere, kaltetuei erantzun bat emateko "ahaleginak" egingo dituztela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa