Krisi Ekonomikoa 2020
Martxoko datuak
Erredakzioa
Espainiako Estatuan 4.979 langabe (% 0,1) gutxiago zenbatu zituzten, baina azken hamabi hilabeteetan % 5,99 hazi da langabezia tasa.
Informazio gehiago (1)
EAE izan da langabeziaren gorakada handiena jasan duen bigarren erkidegoa Estatuan; izan ere, 1.335 langabe gehiago zenbatu zituzten martxoan, otsailean baino % 0,75 gehiago, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
Hori horrela, 179.341 langabe zeuden guztira EAEn martxoa amaieran. Urtebetean % 10,76 hazi da langabezia.
Otsailetik martxora Bizkaian hazi da gehien langabezia-tasa (% 1,19, 1.183 pertsona). Araban % 1,15eko gorakada izan du langabeziak, eta Gipuzkoan behera egin du % 0,34.
Eusko Jaurlaritza
Andres Zearreta Funtzio Publikoaren sailburuordeak "ezusteko"tzat eta "ikaragarri kezkagarri"tzat jo ditu langabezia datuak eta, "egoera zailari" aurre egiteko, "elkarlanean" aritzeko deia egin du.
Gainera, Zearretak azpimarratu du are larriagoa dela langabezia datua Aste Santuan lanpostuak sortu ohi direlako.
Hori dela eta, gogoeta egin behar dela iritzi dio, aurreko urteetan eta beste erkidego batzuetan lanpostuak sortu diren bitartean EAEn zergatik ez azaltzeko.
"Oso datu kezkagarria da eta horrek agerian uzten du oso egoera zailean gaudela eta denok eman behar dugula zerbait honetatik ateratzeko", adierazi du Funtzio Publikoaren sailburuordeak.
Nafarroan, ia berdin
Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan otsailean baino 38 pertsona gutxiago zeuden langabeen zerrendan martxoa amaieran, eta guztira 56.486 gutxiago daude (% 0,07 gutxiago).
Dena dela, urtebetean % 9,57 egin du gora langabezia-tasak Foru Erkidegoan.
Euskal sindikatuak
Euskal sindikatuek doitze neurrien politikei egotzi diete martxoko datua eta ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko neurrien alde egiteko beharra azpimarratu dute.
Espainia
Espainiako Estatuari dagokionez, otsailean baino 4.979 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, eta 5.035.243 langabe daude guztira (% 0,1 gutxiago).
2012ko martxoan baino 284.376 pertsona gehiago daude langabezian, % 5,99 gehiago hain zuzen ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa