Krisi Ekonomikoa 2020
Enplegu plana
Erredakzioa
Lehendakariak Enplegua Sustatzeko Programa aurkeztu du eta 3.630 milioi euro bideratuko dituztela iragarri du.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzak enplegua sustatzeko programa aurkeztu du gaur, eta aurten 1.014 milioi euro publiko eta pribatu bideratuko ditu 12.711 enplegu sortzeko eta enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonei lan munduan sartzen laguntzeko. Aurten lanpostuak sustatzeko erabiliko duten diru kopuru horretatik, 281 milioi publikoak izango dira eta 733 milioi, pribatuak.
Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Enplegua Sustatzeko Programa. Urkulluk adierazi duenez, proposamen "irekia" eta "malgua" da, eta aldundiei, sindikatuei eta Confebaski helarazi die. Lanpostuen desagerpenari "eusteko" balio izatea espero du Jaurlaritzak, izan ere, aurten 19.000 lanpostu desagertuko direla aurreikusi dute.
Besteak beste, aurten 12.711 enpleguren sorkuntza sustatzea da egitasmoaren helburuetako bat. Hori horrela, autonomo berriei eta enpresa txikiei esker 4.094 lanpostu berri sortu nahi dituzte, 4.974 lanpostu lan munduan sartzeko zailtasunak dituztenentzat eta 3.643 errehabilitazio jardueran dauden pertsonentzat.
Gainera, enpresa txiki eta ertainetan 42.185 lanposturi eustea izango da beste helburuetako bat. Horietako 32.975 lanposturi eusteko, 1.840 autonomo eta enpresa txiki eta ertaini finantzatzeko babesa emango diete.
Enplegu planaren epe osoan (2013-2016) 44.000 lanpostu sortzen eta 112.000 lanposturi eusten laguntzea da asmoa.
Jaurlaritzak egitasmora bideratuko dituen 281 milioi euroetatik 117, partida handiena, enpleguan formazioa sustatzera bideratuko dute, eta Lanbideren aurrekontuaren barruan kokatzen da.
Berrikuntza gisa, 35 milioi euroko elkartasun funtsa eratuko da, lan-esperientziarik ez duten 4.200 gazte (10,5 milioi euro), gizarte laguntzak jasotzen dituzten 3.500 lagun eta iraupen luzeko langabeak kontratatzeko (24,5 milioi euro).
Era berean, euskal enpresen finantziazio arazoak konpontzeko 600 milioi euro bideratuko dira.
Bestalde, gazteen enplegua sustatzeko neurri bereziak ere egingo dira. Hori horrela, ekintzaile gazteei bekak emango dizkiete: 500 euro hilean hiru hilabetez bideragarritasun azterketak egiteko (200 beka) eta beka kooperatiboak, unibertsitateetako ikasleentzako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa