Krisi Ekonomikoa 2020
% 1,55eko igoera Euskadin
Erredakzioa
EITB
Otsailean, % 1,55 langabe gehiago (2.725 lagun gehiago) zenbatu zituzten EAEn, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Euskadiko sindikatuek administrazio ezberdinek abian jarritako zorroztasun neurriei eta lan-erreformari egotzi diete otsailean EAEn izan den langabe kopuruaren igoera. Izan ere, otsailean % 1,55 langabe gehiago (2.725 lagun gehiago) zenbatu zituzten EAEn, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.
"Gobernuek eta patronalak jakin badakite abian jarri dituzten politikak langabe gehiago, pobre gehiago eta ezberdin handiagoak sortzen ari direla'', esan du astelehen honetan Adolfo Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Bilbon.
Muñozen hitzetan, murriztasun neurriek ez dute lortu ''herrialde bat bera ere krisitik ateratzea''. ''Are gehiago: neurriek herrialde horietako ekonomiak hondoratu dituzte, eta, horiekin batera, bertako bizilagunak ere bai''. ELAko buruaren ustez, ''gobernuentzat enplegua ez da lehentasuna''. ''Defizita eta zorra koadratu nahi dituzte'', gaineratu du.
CCOO sindikatuak, bestalde, ''gurpil zoro'' batean murgilduta gaudela ohartarazi du, ''abian jarritako politikek zorroztasuna bultzatzen dutelako, ez dutelako jarduera ekonomikoa bultzatzen, eskaerak behera egiten duelako eta enplegua suntsitzen delako'', sindikatuak ohar baten bidez azaldu duenez. Hori dela-eta, CCOOk ekonomia berpiztea eskatu du, ''barne eskaera bultzatu eta kalitatezko enplegua sor dadin''. Sindikatuak nabarmendu duenez, ''langabeen zerrendan izena eman dutenen % 66k ez dute langabezia-saririk jasotzen''.
Felipe Garcia UGT-Euskadi sindikatuko ordezkariak, berriz, ''egiturazko enplegua sustatzeko neurriak berehala'' abian jartzeko beharraz ohartarazi du. ''Bizi dugun egoerarekin ez da onargarria oraindik Aurrekontuak mahai gainean ez egotea'', gaineratu du. Patronalari, bestalde, ''negoziazio kolektiboa serio hartzea'' eskatu dio, ''langileen erosteko ahalmena galtzen ari delako eta hori kontsumoan eragina izaten ari delako''.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa