Krisi Ekonomikoa 2020
2012ko defizit helburua
Erredakzioa
Ogasun ministroak iragarri duenez, Kataluniak, Murtziak, Valentziak, Andaluziak eta Balear Uharteek euren finantza-planak berrikusi beharko dituzte.
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroa. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroak iragarri duenez, 2012an defizit helburua gainditu duten bost autonomia erkidegoek (Katalunia, Murtzia, Valentzia, Andaluzia eta Balear Uharteak) euren finantza-planak berrikusi eta murrizketa gehiago egiteko neurri berriak ezarri beharko dituzte.
Europa Pressi eskainitako elkarrizketan Montorok azaldu duenez, bost erkidego hauek indarrean dituzten planak aztertuko ditu Ogasunak, defizit helburua zergatik gainditu duten jakiteko. Ondoren, erkidegoekin neurri berriak adostuko dituzte.
"Erkidego hauek erreskatatu beharko ditugu? Orain arte erreskatatu ez baditugu, horrek esan nahi du egoera muturrekoa ez dela", esan du Montorok. "2012an ez dugu erkidego, banku edo ekonomiarik erreskatatu", azpimarratu du.
'Politika handia'
Gauzak horrela, ministroak maiatzetik indarrean dagoen aurrekontuetako egonkortasunaren balioa azpimarratu du, erkidegoek puntu eta erdi murriztu dutelako defizita. Lege hau "politika handia da, autonomia erkidegoentzako tresna da, eta funtzionatzen du". "Ezin genituela erkidegoak finantzatu zabaldu zuten, eta lege horri esker tabuak suntsitu ditugu", esan du.
Halaber, % 6,7ko defizit orokorra "arrakastatsua" dela nabarmendu du. "Horren atzean administrazio guztiak daude, eta baita gizarteak egindako ahalegin handia eta desatsegina, zerga gehiago ordaindu behar izan dituztelako", adierazi du. "Finantza publikoak garbitzeak aterako gaitu krisi honetatik", iragarri du Montorok.
2013ko helburuak
Espainiak 2012an izandako defizita ezagututa, Bruselak denbora gehiago emango ote dion galdetu diote ministroari. "2013rako helburuen aldaketen zain gaude, baina, bitartean, Gobernuak eta erkidegoek lanean jarraitzen dute", esan du.
Montororen esanetan, "Europa ez da soilik herrialdeen emaitza ekonomikoak aztertzeko epailea, izan ere, hazkunderako politikak ere sustatu behar ditu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa