Krisi Ekonomikoa 2020
Funtzionarioak
Erredakzio
Sindikatu abertzaleek ez dute baztertu greba egitea, Jaurlaritzak funtzionarioen lanaldia luzatu eta gero.
Albisteak (3)
ELA eta LAB sindikatu abertzaleek EAEko funtzionarioen lanaldiaren luzapenaren aurka egin dute, eta mobilizazioekin "azkeneraino" joango direla ohartarazi dute. Izan ere, neurri horrek enplegua "suntsitzea" ekarriko duela eta hori gizarte osoarentzat "tragedia" izango dela adierazi dute.
Bi zentralek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "zerbitzu publikoak garatu. Euskal Herrian, murrizketarik ez" lelopean.
Horretan, greba egin behar bada, "egin" egingo dutela nabarmendu du Xabier Naveda ELAko kideak. "Ez litzateke lehena izango, eta ez da azkena izango. Argi dugu borroka gogorra eta jarraitua izan behar dela", gaineratu du.
Nevadak azaldu duenez, Jaurlaritzaren neurriek "9.000 lanpostu" suntsituko dituztela esan zuen ELAk Funtzio Publikoaren Mahaian, eta Gobernuaren ordezkariek "ez zuten ezta eztabaidatu ere egin, egia dela bazekitelako".
Joseba Izaga LABek Jaurlaritzan duen ordezkariaren esanetan, mobilizazio plana lan zentroetan aztertzen ari dira, eta langile publikoek "solidarioagoak" direla erakutsiko dute. "Badakigu enplegu publikoaren suntsipena tragedia dela gizartearentzat", iritzi dio.
Horren ustez, Jaurlaritzak lanaldia luztatu izana "kolpe latza" da "duela hainbat urtetatik lan poltsetan dauden pertsonentzat".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa