Krisi Ekonomikoa 2020
Funtzio Publikoaren Mahaia
Erredakzioa
Sindikatu abertzalea Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da astearte honetan.
Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia. EFE
ELA sindikatuak funtzio publikoaren arlorako proposatutako murrizketak bertan behera uztea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari, astearte honetan Funtzio Publikoko sailburuordearekin egingo duen bileran.
Gasteizko Gobernuak ostegunean aurkeztu zuen murrizketa proposamena, Funtzio Publikoaren Mahaiko lehen bileran. Sindikatu abertzalearen ustez, murrizketek lanpostuak "suntsitzea" baino ez dute ekarriko.
ELAk agiri batean jakinarazi duenez, biharko bileran "enplegu publikoa sortzea eta galdutako lanpostuak berreskuratzea" ere eskatuko du.
Halaber, 35 orduko lanasteari eustea, erosteko ahalmena eta "lan eskubideak berreskuratzea" eta "Madrildik inposatutako murrizketen aurrean autogobernua babestea" ere proposatuko du ELAk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa