Krisi Ekonomikoa 2020
Defizit datuak
Erredakzioa
Yolanda Barcinak emandako datuen arabera, Espainiako Gobernuak ezarritako % 1,5eko defizit-muga bete dute.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak adierazi duenez, Nafarroaren defizita barne produktu gordinaren % 1,47koa zen 2012. urtearen amaieran, eta diru-sarreren eta gastuen gaineko informazioa eman diote Espainiako Ogasunari.
Gosari informatibo batean parte hartu du Madrilen, eta Barcinak emandako datuen arabera, Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei ezarritako % 1,5eko defizit-muga hiru hamarren hobetu du Nafarroak.
"Nafarroako Gobernuaren erantzuna irmoa izan da, herritarren interesen kontrako neurriak hartu ditugu, baina horrekin gastua kontrolatzea lortu dugu. Gure iritziz, kudeaketa eraginkorra egin dugu, eta, ondorioz, Nafarroak defizit helburua bete du", gaineratu du.
Barcinaren esanetan, Nafarroak "historian lehen aldiz" Espainiako Ogasun Ministerioak ezarritako defizit helburua bete du. "2008an Nafarroaren defizita Gobernuak ezarritako helburua baino ia 5 hamarren handiagoa zen, 2009an diferentzia ia bi puntu eta erdikoa zen, eta 2010ean eta 2011n puntu erdi pasatxokoa.
Nafarroako presidentearen aburuz, "badakigu erakunde publikoetako kontuak orekatzeko ahalegin handiak egin behar direla, eta horren emaitza ekonomikoak ez direla berehalakoan ikusten". Halaber, herritarrek egindako ahalegina nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa