Krisi Ekonomikoa 2020
Elkarrizketa
Erredakzioa
Cristina Uriarte sailburuak azpimarratu duenez, "irakaskuntzaren kalitatea" bermatuko dute eta oinarrizko zerbitzuak eta ikasleak zainduko dituzte.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan egingo dituen murrizketetan ez dituzte irakasleak eta enplegua "ukituko", eta ordezkapenei kalte ez egiten saiatuko dira.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, ez daki gastu murrizketaren inguruan "albiste txarrak" eman behar ote dituen.
"Orain aurrekontuak osatu behar ditugu, denboraz larri gabiltza eta, 1.200 milioi euro murriztu beharko ditugunez, gastuak murriztu beharko dira eta ondo pentsatu beharko dugu zeri eman lehentasuna", gaineratu du.
Horren harira, ez du "murrizketaz" hitz egin nahi izan, hitzak duen "konnotazioarengatik", eta lehentasunak jarri eta "oinarrizko zerbitzu sozialei eusteko konpromisoa bete" behar dela azpimarratu du.
Sailburuak azaldu duenez, "irakaskuntzaren kalitateari" emango diote lehentasuna eta oinarrizko zerbitzuei eta ikasleei eutsiko diete. "Hori horrela, ikusiko dugu zer atzera dezakegun, orain ezin baitugu egin nahiko genukeen guztia", berretsi du.
Cristina Uriartek errepikatu du ez duela irakasleria eta enplegua "ukituko", eta ordezkapenen kasuan, "printzipioz" ez dutela murrizketarik egingo.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa