Krisi Ekonomikoa 2020
Enplegu publikoa
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak langile publikoen 35 orduko lan-astea 37,5 ordura igo lezake.
Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Egungo 35 orduko lanaldia izan beharrean, Jaurlaritzak 37,5 ordukoa ezartzea, eta Hezkuntzan ratioak eta eskola-orduak areagotzea erabakiz gero, 9.000 lanpostu publiko baino gehiago galduko liratekeela uste du ELAk.
Sindikatuaren iritziz, Osakidetzan 2.500 lanpostu publiko baino gehiago galduko lirateke, eta Hezkuntzan, 6.000 baino gehiago. Halaber, enpresa publikoetan 400 inguru, justizian 170 eta gobernu autonomoan 300 lanpostu galtzea aurreikusi du ELAk.
Ildo horretan, Urkulluren Gobernuarekin aurrenekoz egingo duten Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran defendatuko dituzten bi ardatz nagusiak enplegua sortzea eta 35 orduko lanaldiari eustea izango direla azaldu du.
Horiekin batera, soldaten kopurua berreskuratzeko eskatuko dute, aparteko ordainsaririk gabe gelditu ostean,% 7,14 "kendu" dietela argudiatuta.
Gai horien harira, beren asmoen berri eman dute Joseba Villarreal hitzarmen kolektiboko ELAko arduradunak eta Igor Eizagirre Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko kideak. Eusko Jaurlaritzako 2013ko Aurrekontuek 1.200 milioi euroko murrizketa izango dute, eta, ELAko ordezkarien esanetan, enpleguaren suntsiketaren aurrekontua izango da.
Lan errebindikazioa ez ezik, ELAk autogobernuaren babes gisa ere planteatzen du bere eskakizuna.
Laster egitekoa den Mahai Orokorraren bileran azken bi urteetan langile publikoek galdu duten % 20 inguruko erosketa ahalmena, berreskuratzea eskatuko dute, Gabonetako ordainsaria barne. "Diru hori gurea da, eta kendu diguten kopuru hori ez dute zerbitzu publikoak hobetzeko erabili, bankuei emateko baizik", gaineratu dute.
Bestalde, beren eskariei jaramonik egin ezean mobilizazioak egiteko aukera irekita utzi du ELAk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa