09:18

Krisi Ekonomikoa 2020

Langabezia

Lan-erreformaren lehen urteurrenak 670.000 langabe berri utzi ditu

Erredakzioa

Rajoyren Gobernuak sustatutako erreformak 850.000 lanpostu suntsitu eta lan-erregulazioko espedienteak % 66,25 handitu ditu.

  • Lan-erregulazioko espedienteak % 66,25 handitu dira azken 12 hilabetetan. Argazkia: EFE

    Lan-erregulazioko espedienteak % 66,25 handitu dira azken 12 hilabetetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamabi hilabete igaro dira Mariano Rajoy buru duen PPko Espainiako Gobernuak sustatutako lan-erreforma indarrean sartu zenetik. Balantzea egiterako orduan, iritziak kontrajarriak dira. Horren harira, Enplegu Ministerioak eta patrolanak lan-erreforma defendatu dute.

Juan Rossell Espainiako patronalaren presidenteak esan duenez, lan-erreformak malgutasuna eskaintzen du, baina, horren esanetan, oraindik ez daude erreforma ongi epaitzeko elementuak, horrelako araudiak egoera ekonomiko normal batean ikusten baitira lehenago. Bestalde, sindikatuek salatu dutenez, erreformak lan-merkatua kaltetu du, "enplegua hondatzeko tresna" bihurtu delako.

Sei milioi langabe inguru

Datuei erreparatuz, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2012ean 671.700 langabe berri izan dira. Egun, sei milioi lagun inguru daude lanposturik gabe. Halaber, lan-erreformak 850.000 lanpostu suntsitu ditu.

Halaber, 2012ko azaroaren datuek diotenez, 2011ko denbora-tarte berdinarekin alderatuta, lan-erregulazioko espedienteak % 66,25 handitu dira. 406.810 langilek jasan dituzte espediente hauek, 2011an baino % 45,8 gehiago.

Hala ere, Rajoyren Exekutiboak azpimarratu duenez, 2013ko urtarrilean 1.101.819 kontratu berri sinatu dira, horietako 100.609 kontratu mugagabeak izanda. 2011ko urtarrilean sinatu ziren kontratuekin alderatuta, % 28,39 gehiago da.

Erreformaren neurriak

Hainbat neurrik ika-mika handia piztu zuten, tartean, kontratu mugagabeetan bidegabeko kaleratzeagatik urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina ordaintzea (lehen, 45 egun ordaindu ohi zuten).

Halaber, kaleratze objektiboa (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emanda, langileak kaleratzeko aukera ematen du, arrazoi ekonomikoak, antolamendu-arrazoiak, arrazoi teknikoak edo produkzio-arrazoiak badira) egin ahalko da konpainiak 9 hilabetez jarraian galerak baditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena