Krisi Ekonomikoa 2020
Egoera ekonomikoa
Erredakzioa
Miguel Angel Lujua presidentearen iritziz, lehentasunetako bat izan behar da enpresen lehiakortasuna eta egoera hobetzea.
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Argazkia: EITB
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
"Gaixoa hil egingo zaigu laster, ez badiogu arazoari konponbidea jartzen", ohartarazi du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak EAEko ekonomiaren eta enpresen egoeraren harira.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur kaleratutako datuen arabera, EAEko ekonomiak % 1,2 egin du atzera 2012an.
Krisi ekonomikoaren harira, testu berri bat argitaratu du Miguel Angel Lujuak bere blogean. Horren hitzetan, bere diagnostikoa ez da inolaz ere "tremendista".
Miguel Angel Lujuaren iritziz, arazo nagusiak hauek dira: finantzazioa lortzeko zailtasunak izatea, lan-kostuak, energia gastuak, zergak, esportazioaren jaitsiera eta ekonomia suspertzeko neurriak ez egotea.
Confebaskeko presidenteak atsekabetuta hitz egin du, bere iritziz euskal enpresen egoera latza bada ere, dirudienez, ez baita euskal gizartea kalera ateratzeko bezainbestekoa.
Horren hitzetan, garrantzitsua da herritarrek hau garbi izatea: "Enplegua, garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea enpresek sortzen dituzte".
Horregatik, lehentasunetako bat izan behar da enpresen lehiakortasuna eta egoera hobetzea, Miguel Angel Lujua presidentearen iritziz.
"Itsasontzia hondoratu egingo da. Guztiok norabide berean egin behar dugu arraunean, bestela beranduegi izango da", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa