Krisi Ekonomikoa 2020
Eusko Legebiltzarra
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Gizarte Politiken sailburuak adierazi duenez, "ziurrenik" murrizketak izango dira urte honetan bertan eta ez da baztertzen zerbitzuetan koordainketa ezartzeko aukera.
Juan Maria Aburto Gizarte Politiketako eta Enpleguko sailburua. Argazkia: Efe
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Juan Maria Aburto Gizarte Politiketako eta Enpleguko sailburuak aitortu du "ziurrenik" murrizketak izango direla gizarte-laguntzetan, baina ez du zehaztu non eta zenbatekoak izango diren.
Aburtok agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko batzordean, eta legegintzaldi honetan enplegu, etxebizitza eta gizarte politiketan aurrera eramango duen proiektuaren oinarriak azaldu ditu. Besteak beste, murrizketak aurreikusi ditu, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak egin duen moduan.
Bere Sailaren lehentasun nagusiak enplegua eta kohesio soziala direla azpimarratu du, baina aitortu du "ziurrenik" murrizketak izango direla aurten.
Aburtoren esanetan, egungo egoera ekonomikoan eta Aurrekontuak 1.200 milioi euro murriztuta, zaila izango da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari bere hroretan eustea, % 7ko beherakada izan baitu.
Koordainketa
Bestalde, "finantziazio sistema egonkorra" sustatuko duela iragarri du, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legea errespetatzeko. Horretarako, zerga bidezko diru-sarrerak "handitu" behar direla azpimarratu du, baina jarduera ekonomikoari eragin gabe eta koordainketa araututa.
Zerbitzu sozialetan koordainketa ezartzearen inguruan, Legea jasota, sailburuak esan du formula honetako erregulazioak ez dituela "bi lerro gorri" pasatuko: inor ez dadila laguntzarik gabe geratu, ordaindu ezin dezakeelako, eta inork ez dezala gehiago izan baliabide ekonomiko gehiago izateagatik.
Enplegu-plana
Aburtok azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak laster enplegu-plan bat aurkeztuko du Parlamentuan, eta arreta berezia eskainiko dio gazteei, autoenpleguaren promozioa eta jarrera ekintzaileak sustatuz.
Sailburuak elkarrizketa soziala berreskuratzea "premiazkoa" dela nabarmendu du, milaka langileren "lan-eskubideak pikutara bidaltzeko" arriskua dagoelako, haien lan-hitzarmenak berritzen ez badira, eta datorren udatik aurrera ultraaktibitatea aplikatuko delako lan-erreforman.
Lanbide
Aburtok Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak bermearen errentarekin zerikusia duten zeregin administratiboen Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbide "deskargatzeko" asmoa iragarri du, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat zehazki.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak "Lanbide jan" duela azaldu du, eta, une hauetan, ez dela lan bitartekotzarik egiten ari gaineratu du; horretara zuzendu nahi duela Lanbideren etorkizuna nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa