Krisi Ekonomikoa 2020
Osakidetzako murrizketak
Erredakzioa
Osasun sailburuak adierazi duenez, "langileak murriztea ez da gure Sailaren lehentasunetako bat".
Jon Darpon Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburu berriak azaldu duenez, "garrantzia gutxien duten gauzetan murriztuko da, ezinbestekoa denari eusteko eta hobetzeko" eta, ildo honetan, "ez dugu onartuko gaixoen daudenek gehiago ordaintzea", azpimarratu du.
Onda Vasca irrati katean esan duenez, Saileko aurrekontua "nahikoa" izango da "nahiz eta aurreko urteetan baino diru gutxiago izango dugun".
Botiken koordainketaren aurka azaldu da sailburua eta Osakidetzak "aldaketak behar dituen arren, botiken koordainketak ez du sistema aldatuko", zehaztu du.
"Zuzentasunaren printzipioari ez diogu uko egingo, eta gaixoen dagoenari ez diogu gehiago ordainaraziko", azpimarratu du.
EAE koordainketa ez duen erkidego bakarra dela ekarri du gogora eta neurria ezartzerakoan "ikusiko dugu nola eragiten duen eta zerbait zuzendu behar badugu, egingo dugu", azaldu du.
Guztira, Osakidetzan 26.000 langile egonkor daudela esan du eta beste 4.000 behin-behineko kontratuekin. "Garestia da, urtean 365 egunez eta 24 orduz irekitzen dugulako, adierazi du, baina "langileak murriztea ez da gure lehentasunetako bat", zehaztu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa