Krisi Ekonomikoa 2020
2012ko datuak
Erredakzioa
2011n baino % 0,7 turista gutxiago iritsi zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoara. 2010ean % 12ko gorakada izan zuen turismoak eta 2011n, % 5ekoa.
Ardoa dastatzeko turismoa, beste aukera bat. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoak jaso zituzten bisitari kopuruak % 0,7 egin zuen behera aurreko urtearen aldean.
2012an 2.325.161 turistak igaro zuten gaua EAEko hotelen batean, 2011n baino 16.559 (%0,7) gutxiagok.
Bizkaian hazi egin zen bisitari kopurua, % 0,7; baina Araban eta Gipuzkoan behera egin zuen, % 2,5 eta % 1,8 hurrenez hurren.
Aurreko urteetako joera irauli egin zen iaz, 2010ean 2.239.000 bisitariko errekorra egin ostean. Urte hartan % 12 hazi zen turismoa aurreko urtearekin alderatuta.
2011n eutsi egin zion joerari eta % 5eko igoera egon zen bisitari kopuruan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa