Krisi Ekonomikoa 2020
Bilera egin dute
Erredakzioa
Bilera bukatuta, ordezkaritza ezberdinen arteko harreman ona plazaratu eta adostasunerako beharra ere azpimarratu dute. Astearte honetan CCOOrekin bilduko da Aburto.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua Confebask EAEko patronalarekin batzartu da astelehen honetan, sektoreko eragileekin abiatuko duen bilera-sortaren baitan.
Bilera hauetan, Aburtok lehen hartu-emanak izango ditu eragileokin, eta bere Sailaren ildo nagusiak azalduko dizkie. Gaurkoan, sailburuak eta Confebaskek egungo egoera ekonomikoa aztertu dute.
Bilera bukatuta, ordezkaritza ezberdinen arteko harreman ona plazaratu eta adostasunerako beharra ere azpimarratu dute.
Aburto sailburuaren hitzetan, ''elkarrizketarako mahai soziala egunero erabili behar dugun tresna da''.
Miguel Angel Lujua ere baikor agertu da. ''Neurri handi batean egingo dugu bat sailburuarekin, haren sailarekin eta baita sindikatuekin ere herri honek behar duen maila handiko akordioa lortzeko gure errealitateak defendatzeko''.
Bilera-sorta
Patronalarekin ez ezik, Aburto beste hainbat eragilerekin ere batzartuko da. Astearte honetan, CCOOrekin egingo du; eta ostegunean, berriz, UGTrekin. Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo dituen Aburtok bilerak ELA eta LAB sindikatuekin.
Besteak beste, Bizkaiko Aldundiak, Eudelek, Hirukidek, ONCEk eta Adinekoak Artatzeko Zerbitzuen Federazioak ere hartuko dute parte bilera-sortan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa