Krisi Ekonomikoa 2020
Aparteko ordainsaria
Erredakzioa
Dena den, nahiz eta aurten ez kobratu, Gabonetako aparteko ordainsariarengatik kotizatzea legala dela argi utzi zuen Gobernuak.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: Efe
Albisteak (2)
Ogasun Ministerioak abenduko aparteko ordainsariarengatik kotizatutako dirua itzuliko die funtzionarioei hiru hilabeteko epean, aurtengoan ordainsaria jaso ez ostean kobratu beharko luketen dirua deskontatu baitie.
Komunikatu batean, Cristobal Montorok zuzentzen duen sailak "abenduko aparteko ordainsariarekin erlazionatutako neurri horrek funtzionarioengan eragin duen inpaktu negatiboa" deitoratu du.
"Legala da"
Hori dela eta, 2013. urteko lehen hiruhilabetean akats hori konponduko dutela jakinarazi du ministroak, eta horretarako abenduko nominan kontzeptu horregatik deskontatutako diru kopurua itzuliko duela azaldu du.
Dena den, eta nahiz eta aurten ez kobratu, Gabonetako aparteko ordainsariarengatik kotizatzea legala dela argi utzi zuen Gobernuak. Hori argudiatzeko, ordainsaria kobratzeak langileek urtero kotizatu behar duten kantitatearekin zerikusirik ez duela azaldu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa