14:37

Krisi Ekonomikoa 2020

Gabonetako ordainsaria

Aparteko ordainsariaren egoera, euskal erakundeetan

Erredakzioa

Jaurlaritzak urtarrilera aurreratu nahi du udakoa. Beste erakunde batzuetan dagoeneko ordaindu dute, baina Espainiako Gobernuak helegiteak jarri ditu.

  • Aparteko ordainsaria hizpide.

    Aparteko ordainsaria hizpide.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oraindik ez dago argi zer gertatuko den funtzionarioen Gabonetako aparteko ordainsariekin euskal administrazio eta erakundeetan.

Gai horixe izan da Urkullu lehendakariak eta sailburu berriek Jaurlaritzaren lehenengo bileran aztertu duten auzi nagusietako bat. Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzak ezin du alde bakarreko erabakirik hartu gaiaren inguruan eta ezin du aparteko soldata ematea agindu Eusko Legebiltzarraren oniritzia jaso gabe. Hori horrela, lege proiektu bat aurkeztuko dute "lehenbailehen" uztaileko ordainsaria urtarrilean emateko.

Beste erakundeak

Gipuzkoako Aldundiaren kasuan, Estatuaren abokatuak helegitea jarri zuen funtzionarioei ordaindu zaien “osagarria" dela eta. Epaileak ordea, auzi hori epaitzeko gai ez dela argudiatu du eta eskumenen inguruan erabaki bat hartzeko hamar eguneko epea eman du.

Gobernu ordezkaritzak ere Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako aparteko ordainsariei helegitea jarri die. Justizia Auzitegi Gorenak ordainketa eten du, baina erabakia gaur berretsi beharko du. 09:30etan bildu dira ordezkari arabarrak eta 10:00etan gipuzkoarrak.

Donostian, Udalak urtarrilaren 1era aurreratuko du ekaineko aparteko ordainsaria, eta ekainera abendukoa. Gobernu taldeak gainera 6 milioi euroko funtsa eratu du ahal denean galdutako ordainsaria berreskuratu ahal izateko. 

Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak udako aparteko ordainsaria urtarrilera aurreratzea erabaki dute. 

EHUk ere Gabonetako ordainsaria ez ematea erabaki du, baina ekainekoa aurreratuko dutela iragarri dute.

Nafarroa 

Nafarroan, Parlamentuko 50 funtzionarioek Gabonetako aparteko soldata jasoko dute. Ezberdindutako erakundea dela ondorioztatu du epaileak, Rajoyren dekretutik at. Alderdiek erabakia onartu dute nahiz eta soldata ez emateko eskatu duten, beste funtzionarioen erregimen bera izateko.

Nafarroako Gobernuak Administrazioko langileei Gabonetako aparteko soldata kentzea erabaki du gaur, Espainiako arauarekin bat eginez eta 2013ko uztailekoa urtarrilaren 3an jasotzea espero dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena