Fagor
Edesa
Erredakzioa
Cataren jabe den CNA taldeak proposamen bat egiteko eskatu dio Bizkaiko Aldundiari, eta, osterantzean, ekoizpena Bergarara eramango duela iragarri du.
Basauriko Edesa lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
"Aitzakiak" albo batera uzteko, eta Basauriko Edesako lantegia "erosteko, alokatzeko edota enkantean parte hartzeko" eskatu dio Basauriko Udalak Cata enpresa katalanari. Gainera, Basauriko lantegia berriz irekitzeko egindako eskaintza "lehenbailehen" betetzeko eskatu dio.
Basauriko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek ohar bateratua kaleratu dute, eta Edesako langile ohiek ekoizpena Basaurin mantentzeko astelehenean egindako eskariarekin bat egin dute.
Udaleko arduradunen iritziz, Jorge Parlade Cataren jabe den CNA taldeko presidenteak egindako adierazpenek "aitzakia hutsa" dirudite. Parladek proposamen bat egiteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta, osterantzean, ekoizpena Basauritik Bergarara eramango duela iragarri du.
Basauriko udal ordezkarien aburuz, jarrera horren atzean erantzukizuna "beste batzuen gaian" uzteko nahia ezkutatzen da. Bestalde, Fagor Etxetresnak kooperatibaren hartzekodunen konkurtsoan Edesako Basauriko lantegiaren ekoizpena berreskuratzeko konpromisoa hartu zuela gogoratu dute.
Hori dela eta, Basauriko Edesa lantegiaren enkantean parte hartzeko edota, beste toki batzuetan egin bezala, jabeekin hura erosteko edo alokatzeko akordio batera heltzeko eskatu diote.
"Eta lehenbailehen zehaztu dezatela noiz eta zein baldintzatan berrabiatuko duten Basauriko Edesa lantegiaren ekoizpena", adierazi dute ohar baten bidez. Udalak ekoizpena Basaurin mantentzeko laguntza eskaini izanak "ez du esan nahi beste batzuek Cataren betebeharrak gure gain hartu behar ditugunik", erantsi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa