Fagor
Fagor Etxetresnak
Erredakzioa
Gaur zen egitekoa Cataren aldeko adjudikazioa, baina, "arazo administratiboak" tarteko, atzeratu egin dute.
Francisco Martin Catako presidentea.
Gaur ere ez. Fagor Etxetresnak enpresaren aktiboak Cata (CNA Group) konpainia katalanaren esku uzteko sinadura ekitaldia beste behin atzeratu dute, "azken orduko arazo administratiboak tarteko", Kataluniako taldeak ohar batean jakinarazi duenez.
Enpresa esleitzeko sinadura gaur zen egitekoa, Bartzelonan, baina, azkenean, "egun batzuk" atzeratuko dela iragarri dute.
Ez da lehen aldia. Izan ere, urriaren 8an ziren Fagorren aktiboak Cataren izenean ipintzekoak, baina arazo burokratiko ugarik eta hainbat ebazpen juridikok direla medio, prozesua behin eta berriz atzeratu da.
Cataren esanetan, "lantegiak eta merkataritza-plana jarduera ekonomikoari ekiteko prest daude, betiere arazo administratiboak konpontzen direnean".
Konpainia katalanaren asmoen arabera, azaroko lehen hamabostaldian zabalduko dituzte Eskoriatza eta Garagartzako lantegiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa