Fagor
Basauri
Erredakzioa
Fagor Etxetresnak enpresaren jabe de Cata kataluniarrak hilabete honen amaieran martxan jarri nahi du Garagartza eta Eskoriatzako lantegietako ekoizpena.
Edesako langileak duela hilabete batzuk egindako agerraldi batean. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Fagor Etxetresnak enpresaren jabe de Cata kataluniarra Edesako langile ohiak elkarrizketatzen hasi da, hautaketa prozesu baten baitan.
Edesako langile ohiek jakinarazi dutenez, ez dakite Basauriko lantegiaren etorkizunaren gaineko berririk. Kataluniako Cata enpresak zalantzan jarri zuen Edesaren ekoizpenak Basaurin jarraitzea. Hala ere, ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste tokiren batean berriro ekin daitekeela adierazi zuen.
Catak hil honen amaieran ekoizpena martxan jarri nahi du Garagartzako eta Eskoriatzako lantegietan, eta hori dela eta, hautaketa prozesua abiatu du enpresa kataluniarrak.
Prozesu horren baitan, Catak Fagorreko langile ohiak eta Basauriko Edesa lantegiko langile ohi batzuk elkarrizketatu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa