Fagor
25 milioi euro
Erredakzioa
Guztira 25 milioi euro zor dizkio Fagorrek Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Fagor Etxetresnakek zor dizkion 25 milioi euroak kobratzea “ia ezinezkoa” izango dela onartu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan Fagor auzia hizpide, Helena Franco Ogasun diputatuak adierazi du Cata bere konpromisoak betetzen hasi dela, eta dagoeneko lehendabiziko lan-kontratuak sinatu dituela jakinarazi du. Datozen egunetan Catako buruzagiekin batzartuko direla ere aurreratu du Francok.
Guztira Fagor Etxetresnakek 1.027 milioi euro zor dituela azaldu du Helena Francok, eta horietatik 25 Gipuzkoako Ogasunari zor dizkio. Hartzekodunen zerrendan errenkadan jarri beharko direla esan du, hartzekodunen prozesuan ezarritako irizpideari jarraituz.
Hala ere, teknikariekin eta adituekin hitz egin ondoren, zorra oso-osorik berreskuratzea “oso zaila” izango dela azaldu du. “Ia ezinezkoa izango da, baina ahalik eta gehiena kobratzen ahaleginduko gara”.
Zorra kobratzeaz gain, Aldundiaren helburu nagusia enpleguaren eta ekoizpenaren inguruko konpromisoak betearaztea da, Francoren hitzetan.
Ogasun Departamentuak ez dio Fagor Etxetresnaki “tratu berezirik” emango, “jokoaren arauak denontzat berdinak baitira”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa